CHRONIQUESSemaine du 07/02/2011 - ChroniqueHargin beltzak ala mafia ?Joan den astean erosi dut LE POINT (2001. zenbakia, urtarrileko 20ekoa), ez dakit zergatik, eta ahantzi ere zait hargin beltzetaz idatzi 26 orrialdeak (48-64 or.) irakurtu eta. Titulua « la main invisible ». Bai ! Ezin ikusiak dira. Nehork ez daki nor den hargin beltz, lehen auzoak ere ez. Ils soutiennent PBIDerniers ajouts
Actualités du Pays BasqueCultureChroniques
Beste ainitzi bezala, batere ez zait gustatzen Opus Deik, halako « segeretu » aire bat izan dezan. Asko kritikatuak dira horren gatik. Nolaz hoin guti hargin beltzak ? Eta berriz ere galdetzeko, zergatik dute gordetzen bere hargingoa ?
Izigarriko anaitasuna ba omen dute elgarren artean. Gauza ederra erranen duzue, bainan ate aintiz idekitzen baitu anaitasun horrek, eta batzutan batezpadakoa baita horietarik izatea, holako edo halako kargu edo postua nahi baldin bada. Kargu handi bat eman dioten batek kondatzen du nola, hain segur hargintzat hartua zutela izendatu dutelarik. Harginez inguratua zen. Beretarik zutela usten zuten delako lankide berria. Azkenean, ezin egonarekin aitortu zuelarik batere ez zela hala, konpreni arazi zioten hobe zela berarentzat eta denentzat anaidian sar zedien hura ere.
Hezkuntza Nazionalean azkar dira. Biziki azkar. Ez Ezterentzubiko edo Larrañeko eskolan ez. Han. Han. Goigoiko nagusietan, akademiako inspektore eta horrelako. ‘Inspection Generale sailean lukete botererik gehiena. Nagusia ez bada, gutienez honen ondokoa beti anaidiakoa liteke. Enseignement et vie scolaire sailean ihaurri litezke. Eta hauek izendatzen apalagoko karguak !
Auzitegietan ere ba beren botereñoa. Anai bat delarik juje eta anai bat ere auziperatua, anaitasuna agertzen omen. Estadoak milioiak eman berri baitizkio Beñat Tapiri, Credit Lyonnais-ren kontrako auzian, ez omen zen horrelakorik possible izanen « anaien » arteko sustengurik gabe.
Eliseoan ere badute beren tokia. Alain Bauer Sarkoziren aholkukaria Grand Orient hargin elkarteko burua izana da. Ministro aldaketa bat izan berri baita, badira kanpo joan diren harginak bainan sartu direnak ere. Kooperazioko ministro izateko baitezpadako liteke hargin izatea. Brice Hortefeux batek ez du behin ere gezurtatu Grande Loge Nationale de Franceko kidea dela, nahiz ez omen den gehiago bilkuretarat joaiten : ministro batek baitu beste egitekorik ! Sozial saileko ministroa, Xavier Bertrand, Grand Orient-eko kide da. Hau ere ez gehiago agertzen bilkuretan. Louis Fillon lehen ministro egotea, porrot bat bezala senditu dute harginek, hauen gizona baitzen Borloo. Claude Guéant Eliseoko idazkaria eta Henri Guaino Sarkoziren aholkulari berezia ere anaidiakoak litezke.
Frantzian 150.000 baizik ez eta horrelako pizua gobernamenduan ! Sano iduritzen zaizue hori ? Pizu berezi horren eredu, hona gorago aipatu Bauer-en karguak : Mikolasen aholkulari beraz. Bainan ere irakasle Paris I, Paris II, Paris IV unibersitateetan, Jandarmeen ofizier eskolan, jujeen eskola nazionalean, poliziako goi eskolan, Conservatoire National des Arts et Métiers-ko kriminologia katedrako zuzendari (postu hau bereziki Bauerentzat sortua , Claude Forestier batek eskola horretako nagusi izendatua izan delarik, hau ere Grand Orient-eko kidea. Nonbaiteko hala beharra ! Ez da lotura berezirik bien artean !) , Conseil d’Orientation de l’Observatoire National de la Délinquance-ko kontseiluko lehendakari, Commission Nationale de la Video-surveillanceko lehendakari, Conseil Supérieur de la Formation et de la Recherche Stratégique-ko lehendakari. Horiek denak gizon bakar baten bizkar! Gaizo gizona ! Gelditzen ote zaio minuta bat jateko eta lo egiteko ? Ez dela nor nahi izaten ahal hargin beltz !
Erosi bezala saltzen dizuet. |
PublicitéPublicité |